Liburu honetan Café Bar Bilbao Antzerki Laburreko Sariaetako testu irabazleak biltzen dira. Hauexek antzerki testuen tituluak eta egileak: 'Eztenbako trikuak' Galder Perez 'Xake jokalariak' Javier Cillero 'Sexua.org.asmoa' Kepa Gallego 'Krotos 2.0' Galder Perez 'Joetuta' Aizpea Goenaga 'Morriston eta Gartzia' Jon Urraza 'Auzoa' Patrizia Muñoz 'Herio heroi' Oier Guillan 'Piztu gabeko zigarroak' Xabier López 'Azken neuronen heriotza' Pako Aristi Sari bat. Gutxienez sari bat eskaintzea balizko egileari. Izen ponposo xamar bat: CAFÉ BAR BILBAO ANTZERKI LABURREKO GIDOIEN SARIA batek daki zenbatgarren edizioa. Diru apur bat, titular batzuk komunikabideetan, testuaren argitarapena, webean sikera ere eta, horren ondorioz, antzezlana ezagutua eta, hau bai benetako saria, antzeztua izateko aukera gehiago edukitzea. Esan dezagun bide batez, aukera hau, batzutan, gauzatu egin dela, saritutako lanetatik batzuk muntatu eta zirkuitatu izan direlako. Hau guztiau izan da Sari hauen asmoa, 8 urte-edizio hauetan zehar. Zortzi edizio eta 18 antzezlan sarituta, euskaraz eta gazteleraz. Eta batzutan antzezlanaren nolabaiteko muntaketa ere egin dugu, gidoiaren irakurketa "dramatizatua" antolatu baitugu Bilboki izeneko antzerki programazioaren barruan, Café Bar Bilbaok antolatua hau ere. 2011 urte honetan Café Bar Bilbaok 100 urte betetzen ditu, eta lehenengo mendeurren hau ospatzeko hainbat ekitaldi gastronomiko-ludiko-kultural antolatzea pentsatu dugu. Eta horien artean Sari hauei beste plus eta disdira bat ematea, hau da, interneten bakarrik ez, antzezlan sarituak liburu analogikoan argitaratzea. Mikel Martínezen hitzaurretik hartuta.
Popüler yazarlar
Kolektif (5166) Stefan Zweig (373) William Shakespeare (290) Casey Cockerum (268) H. G. Wells (240) Jack London (230) Charles Dickens (207) Franz Kafka (190) Sir Arthur Conan Doyle (181) Jane Austen (172) Lev Nikolayeviç Tolstoy (165) Jules Verne (154) Sabahattin Ali (154) Mark Twain (149) Stephen King (148) Arthur Conan Doyle (133) Fyodor Mihayloviç Dostoyevski (116) Various (114) Oscar Wilde (112) Robert Louis Stevenson (111)En İyi Yayıncılar
Independently Published Kessinger Publishing Literary Licensing, LLC Alfa Yayınları; Facsimile. baskı Dorlion Yayınları; 1. baskı İş Bankası Kültür Yayınları; 1. baskı CreateSpace Independent Publishing Platform Can Yayınları; 1. baskı Everest Yayınları; Facsimile. baskı Doğan Egmont Yayıncılık; 1. baskı Alfa Yayınları; 1. baskı Yapı Kredi Yayınları Pegasus Yayınları; 1. baskı Yapı Kredi Yayınları; 1. baskı CAMBRIDGE UNIVERSITY PRESS Can Yayınları; Facsimile. baskı İletişim Yayınları Forgotten Books Epsilon Yayınları; 1. baskı Everest Yayınları; 1. baskı